1 emaitza nonbait ere bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2019-04-09 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: NONBAIT ERE. a) Sin duda, seguramente. Mosen Bernat, pensa ezak karzel hori gaitz bada, / nonbait ere ifernuia are gaitzago dela. E 243. Ta nonbait bere / gogoeta asko igaro ondoan, / gizon zikotzto bati yarri yakon buruan / bêbala nos edo nos ezkontzeko ordua. Zav Fab RIEV 1907, 538s. Andia da nonbaite bere nire bekatuen anditasuna. Añ EL2 192 (EL1 186 nonbait). Mesede guzizkoren bat nunbait ere Ama Andre Birjiñak an egin ziola. 'Sin duda'. Aran SIgn 18. Oartu zan zuaitz ura guzia txingurriz betia zeguala, nunbait ere an zeukaten kabia. Bv AsL 143. Gizon andiai nunbait ere gutxitan itz egiten ta gero oilotu zaigu. A Ardi 93. Nonbait ere etxe oen jabea ezta ba nornai. Inza Azalp 32. Bestelan ez eban [Evak], nonbait ere, lotsa gorriz ikopean ostenduten arrapaladan ibili bearrik. Erkiag Arran 25. Sasilora esatea, egokiago litzaken, nunbait be...! Ib. 142 (BatB 198 nunbait bere). Ripeu, Rusia garaikaldeko mendiak, nunbait ere. Ibiñ Virgil 106. Nunbait ere jaun arek kartutxoak nik artu nituala jakin zuan. Alkain 60. Pekatua zela uste zuten nonbait ere. Ostolaiz 141. Por supuesto. "Nunbait be (V-gip), nunbaita be (V-m), nunbaite be (V; Alt)" A EY III 261. "Nunbait be, nunbaita be!, no faltaba más, estaría bueno!" A Apend. Errialde orretako bizi-zirkiñak euren esku ta ardurape egozan, kontrolpean nunbait ere. Erkiag Arran 136. Laugarren mailean, nunbait ere, laboraiena [taldea], brontzazkoa! Zait Plat XVII. Nonbait ere, belar gurian exerita gaude. Ibiñ Virgil 38. b) (nonbaite AN-gip ap. Gte Erd 232). En alguna parte. Santuen bizitzaren baten nunbait ere irakurri zuela. Aran SIgn 27. Nonbait ere zerbait billatuko al diagu. Urruz Zer 52. Nonbait ere nere urdailak jarioa bide du. A Ardi 69. Nunbait ere sartu bear. Salav 77. Joxek eta biok nunbait ere arkituko diagu zerbait. Alkain 156.
adib.: nonbait 1 adb. Tokiren batean. (Ezezkoak ez diren esaldietan erabiltzen da). Ik. inon; non edo han. Bi ohar horiek, nonbait sartu behar eta, hementxe sartu ditugu. Beste nonbait esan dudanez. Nonbait ere zerbait bilatuko ahal dugu!
nonbait ere 2: Argia (Hor da nonbait ere, etxe aldean), Euskaltzaindia (Ohore egit(ea) dago phuntia: bost sos khosta hogei phaka-eraztia bide har, etzakiat sobera elizatekianez hamarren galthatzia: hetan joan jinak, (prezioak) lana ezari, osagarriari phezia arhintxiago lukek ta herioak bethi ogen dialakoz (eliro egin) deusere bena bai zerbait kontzientziari; ezi monopolioa duk ohoinkeriaren askazi huillenena; nonbait ere e(z)kiribuz bere kastigoa diana).
nonbait ere : Koldo Zuazo 7 (Nonbait ere, euskalkiak ez izan haientzat nahikoa osoak, jasoak eta duinak! Pentsaezinekotzat jotzen dute batzuek ingeniaritza genetikoaz, esate baterako, euskalkian jardun ahal izatea), Fernando Rey 3 (Nonbait ere eraso izugarria egin dute hegazkinetatik), Pablo Sastre (Oraindik maite gaitu nonbait ere zeruak; aurten elur pixka bat eman digu behintzat'),
OEHko adierakoa (dirudienez) azpisarrera gisa gehitzekoa da, adibide batekin: Nonbait ere, euskalkiak ez izan haientzat nahikoa osoak, jasoak eta duinak (Koldo Zuazo) moduko zerbait.
Azpisarrera gisa jasotzekoa nonbait sarreran.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.