Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ni bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ni
1 izord. Singularreko lehen pertsonaren izenordaina, hitz egiten ari dena adierazten duena. Ik. neu. Ni heldu naiz lehen. Hura eta ni ez gentozen beti bat. Ez nekien nik, gaixo honek, non sartzen nintzen. Gupidaz begira iezadazu ni bekatari handi honi. Nik behintzat horrela uste dut. Liburuari zerbait falta zaio, nik uste. Nik neronek ikusia. Bai, horrela da, ikusten dut; eta niri zer? Nire aitak ez zuen oso gogoko (Ik. ene2 1). Nire lanbideak bestetara eraman nau gehienetan. Nireak egin du. Zaila da niretzat hori. Egin bedi nigan zuk esan duzuna. Horien bihotza nigandik urrun da. Nigatik igaro dituzun nekeak. Daviden semea, urrikal zaitez nitaz. Egizu nizaz otoitz. Gaizkirako grinak ni baitan piztearekin. Nire baitan senti dezadan zurekin bat izateko lehia santua. Nire baitarik ezdeus hutsa bainaiz.
2 iz. psikol. Norbanakoaren atal kontzientea, gertakari fisiko, psikiko eta sexualen erreferentzia puntua dena. Ik. ego 1. Niaren inguruan sortutako istorioak dira, baina nork bere aldera eraman du niaren kontzeptua. Ihes egiten saiatzen naizenean ere, hor dago nia.

Esaera zaharrak

Erakuts iezazkidak heure lagunak, nik gero hiri heure atunak. Gezurra nesan Getarian, ni etxean eta hura atarian. Hi arraza handiko, ni seme jauregiko; egur hori nork digu hautsiko?.

Aztergaia: ni

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak, 5: "Euskaltzaindiaren erabakia: ni izenordainaren noren kasuan nire erabil dadila (eta, jakina, niretzat, nirekin), eta orobat ene, maila jasoan bederen; nori kasuan niri erabil dadila".

Euskaltzaindiaren Arauak

(deklinabidea: nire, niri, nirekin, niretzat, etab.) // EArauak 5: "Hauxe da, hortaz, Euskaltzaindiaren erabakia: ni izenordainaren noren kasuan nire erabil dadila (eta, noski, niretzat, nirekin), eta orobat ene, maila jasoan bederen; nori kasuan niri erabil dadila".

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ni sarreraren barruan Psikol. adierakoa gehitu. Egin lotura lehendik jasotako ego sarrerarekin.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.