Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza neurekoi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

neurekoi
adj. Singularreko lehen pertsonan mintzatzen denak bere nahi edo interesari soilik begiraturik jokatzen duela adierazteko erabiltzen duen hitza. Ik. berekoi; geurekoi; zeurekoi. Zipotza izan ni eta neurekoia, inoren arrazoietara etortzeko! Zein neurekoia izan naizen!

Aztergaia: neurekoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2020-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NIREKOI (H), nerekoi (Lar, Añ, Mg Nom (V, G), H, A Morf 209) Egoísta (ref. a la 1.a pers. sing.). "(Soy) mío, expresión de independencia, nerekoia naiz" Lar. "Amador propio" Añ. Marieri behaturik ilhundu zaizkitala begiak? Hori ere hola da. Itsusi bat, nerekoi bat baizik ez nintzen eta! Barb Piar II 242. Zipotza izan ni ta nerekoia, iñoren arrazoietara etortzeko! Abar Goi 55. Zein nerekoia izan naizen! MEIG IX 104.

nirekoi adj. Singularreko lehen pertsonan mintzatzen denak bere nahi edo interesari soilik begiraturik jokatzen duela adierazteko erabiltzen duen hitza. Ik. berekoi; geurekoi; zeurekoi. Zipotza izan ni eta nirekoia, inoren arrazoietara etortzeko! Zein nirekoia izan naizen!

OEHko datuak [laburduren azalpena]

NEUREKOI (A Morf 209). Egoísta (ref. a la 1a pers. sing.) Txikitan, beste edozein ume izan oi danez, neurekoia izan izango naiz neu bere. A LEItz 134

nirekoi (eta nirekoikeria) 6: Berria 3 (“Ikuspegi nirekoia da agian, baina hori ez da ona pilotarientzat”), Elkar 3 (“Esaten dudan guztiak ikaragarrizko nirekoikeria uzten du agerian, baina halaxe da”); neurekoi (eta neurekoikeria, neurekoitasun) 63: Aizu (“Horregatik ez naiz neurekoia, batzuek esaten didaten bezala”), Argia 6 (“Besteren gainetik laguna da, eta neurekoiago, aukera paregabea izan dut ikasteko, komunikazio zuzena izan dut maisu batekin, maisutasun irizpideak ezarri gabe, kide gisa”), Berria 4 (“Ate bat irekitzen bazen eta nirea ez bazen, lasaitu ederra hartzen nuen, baina berehala pertsona ziztrina sentitzen nintzen hain neurekoia izateagatik”), Deia (“Iban Zalduak atal gehiago idatzi beharko luke bere dekalogorako, egunetik egunera handitzen doazelako zutabeetan ikusten ditugun ezjakintasun orokortuak, mengelkeria eztitsuak, iritzi-emate ganorabakoak eta neurekoikeria aspergarriak”), DiarioVasco 2 (“Orain badakizue nolakoa naizen: makurra eta neurekoi hutsa”), EiTB 35 (“Eskerrik asko, baina enuke neurekoia izan nahi!”), Elkar 14 (“Eta zu? Neurekoi hutsa naiz: ni, ni eta ni”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

nirekoi (eta nirekoikeria) 5: Berria (“Nolanahi ere, horretan pentsatzea nirekoikeria izango litzateke, eta orain taldean pentsatu behar da”), Xabier Montoia (“Temati alena ni, nirekoi halakoa”), Anton Garikano (“Nirekoikeria moduko bat izan zuan, ordu arte ezagutu ez nuena”), Koldo Biguri (“Nik atzo nire kasuaz pentsatzen nian bakarrik, nirekoi samarra izanik: niretzat gerran interesa zegoan, negozioa”), Bernardo Atxaga (“Tontoa ez ezik, nirekoia sentitzen nintzen, ankerra, adiskide eskasa”); neurekoi (eta neurekoikeria) 16: Josu Zabaleta 5 (“Hitz egiten dudanean handi itxurak hartzen ditudala, isiltzen naizenean barregarria naizela, erantzuten diedanean lotsagabea, ideia onen bat dudanean maltzurra, nekatuta nagoenean nagia, mokadu bat gehiago jaten dudanean neurekoia, ergela, koldarra, interesatua, eta ez dakit zer gehiago omen naiz, esaten dutenez”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Asmo horren ahazteak arrazoi asko izango zituen: batetik, noski, nagikeria, erosokeria, neurekoikeria (edo ezaugarri horiexek atzizkiaren kutsu ezkorrik gabe: nagitasuna, erosotasuna, neurekoitasuna)”), Jon Alonso (“Arrazoi ona dun, Arrazoi neurekoia duk, Eta sozialki erabilgarria, Zalantzarik gabe, dena baiaren eta ezaren jabeak zeintzuk diren araberakoa den arren, Adostasunen eta jabetzen arabera sortzen diren arauek norabidetzen gaitizten, begibistakoa dun jabetza aldaturik adostasuna ere aldatzen dela, Ez duk irtenbiderik uzten”), Xabier Montoia (“Neurekoikeria galanta zorion hori batzuentzat, ohartzen naiz, aspaldiko ametsen truke eskuratua”), Lopez de Arana (“Neurekoi hutsa naizela?”), Joxerra Garzia (“Neurekoikeriaz ari naiz: sudurluzeok susmagarriago izango gara beti ariar arrazako poxpolinak baino”), Juan Martin Elexpuru (“Niretik atera zuenean, hain bereak dituen intziri zaratatsutan ziharduen nire neskaren alura zuzendu zen; jelosiaren zastada sentitu nuen, baina oso neurekoia izango nintzela pentsatu nuen, nik jada gozatutakoa ukatzen banion”), Joxerra Garzia (“neurekoi”), Joan Mari Irigoien (“Eta hi horretaz jabetuta bahago, zer esanen diat...? Nik nahiago nikek hemen geratuko bahintz, baina hori ere neurekoikeria izanen lukek, ezta?”), Matias Mugica (“Bai, adiskideak, halakoxea nintzen ni orduan: harroa, astina, fantasia baztergabe batek azpian hartua eta oso-oso neurekoia”), Sonia Gonzalez (“Neurekoia izaten ikasi dut.”), Fernando Rey (“Ez naiz honen neurekoia”)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

nirekoi baino erabiliagoa da forma indartua. Gainera, hiztegian jasota dauden paradigmaren gainerako formak era indartuan jaso direnez (geurekoi, zeurekoi…), egokiena izan liteke indartua jasotzea eta bestea ezabatzea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "neurekoi, neurekoikeria, neurekotasun, neuretar eta neurezko: forma horiek sartu beharrekoak iruditzen zaizkit" (2008-07-18)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.