Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza lekuko bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

lekuko
1 iz. Zerbait ikusi edo entzun duelako edo zerbait dakielako, horren berri eman dezakeen pertsona. Loudungo mirakuluen lekuko batek. Bera izan da haren azken negarren lekukoa. Lekukoek diotenez.
2 iz. Zerbaiten lekukotasuna ematen duen pertsona, bereziki auzi batean. Norbait zerbaiten lekuko hartu, ipini. Euskaldunok, eta Txillida dakart lekuko, ez gara arrotz Europa honetan. Bakoitzak bi lekuko hautatu behar ditu. Lekukotzat deituak izan direnak. Gezurrezko lekukoak. Lekuko egiazaleak, gezurrik ez; lekuko faltsuak, gezurra barra-barra.
3 iz. Zerbaiten lekukotasuna ematen duen gauza. Arbasoen lanak hor daude lekuko. Egungo hizkuntzaz ari ez denak testuak behar ditu lekuko, ordukoari antzemango badio.
4 iz. Errelebo-lasterketetan, talde bereko lasterkariek elkarri eskutik eskura pasatzen dioten pieza zilindrikoa, txanda-aldaketa behar bezala egin dela erakusten duena. Lekukoa pasatzeko teknika ere ondo zaindu behar da. || Ilargiraino eramanen nuke Korrikaren lekukoa.
5 iz. (hartu, eman eta kideko aditzekin, lan edo egiteko batean norbaiten ordezkotza edo jarraipena adierazteko). Errekarte zendu ondoren, Etxamendik haren lekukoa hartuko ote zuen zurrumurruak izan ziren. Egunkaria-ri lekukoa hartu zion Berria-ren lehen alea. Irakasteko edo nire esperientziaren berri ematen jarraitzeko prest nago, baina ez dut inor ikusten lekukoa hartzeko prest. Azken urteotako porrotetatik irakaspenak atera eta belaunaldi berriei lekukoa pasatzeko gaitasunik erakutsi ez dutenak.
Azpisarrerak

Aztergaia: lekuko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ko izengilea.

lekuko
adj. Leku jakin batekoa. Ik. tokiko; lekuan lekuko. Emaitza hauek, beraz, lekuko hautetsiek aztertu behar dituzte. Txangoa egingo dute inguruko mendietan, biologo batek emandako azalpenekin lekuko landare eta animaliak ezagutzeko. Alsazian badago lekuko hizkuntzaren ezagutza ofiziala.
Loturak

Aztergaia: lekuko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ko izengilea.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.