jario2
1 iz. Jariatzea; zerbaiti darion gauza. Barrika horrek jarioa du beheko aldean. Jario gutxiko iturria. Ur jarioa. Bekokiko izerdi jarioa xukatu.
2 iz. Nonbaitetik ugari kanporatzen den gauza. Txorimalo ikaragarri horien ahotik isurtzen den jarioa. Gure etxeetatik Ameriketara jario etengabea sortzen zen aldi hartan. Barne bizitzaren jario iheskorra. Hitzen jario bukaezina. Zure begiei darien maitasun jario hori.
3 iz. Jaidura, joera. Ik. isuri2 2. Bekaturako gutizia, grina eta jario makurra. 4 Aipatzen dena jariatzen duela. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa, adizlagunak eratuz). Ik. lerde-jario 2; txima-jario 2. Basoa beroaren beroz lurrun-jario.