1 emaitza inguma bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z2:IkHizt | 1995-03-30 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
inguma forma 3 adieratan agertu da: a) 'tximeleta' adierako 44 ager.: B 12 (Laux AB, Gand Elorri, Erkiag Arran, Erkiag BatB), G 32 (It Fab, AA III, It Dial, Ldi BB, Ldi UO, Or Poem, Or Eus, Etxde AlosT, NEtx LBB, Or QA); b) 'amesgaizto' adierakoa behin bakarrik azaldu da (Or Poem); c) 'iratxo' adierako 5 ager. daude: B 2 (Gand Elorri, Erkiag BatB), G 1 (Mok) eta IE 2 (SP Phil, Ox); pinpirin forma 3 adieratan: a) 'tximeleta' adierakoa 22 aldiz: IE (SP Phil, Dv Dial, Iratz, Ox, FIr, Etcham); b) 'dotore...' adierakoa 13 aldiz: G 8 (Ldi UO, Or Poem, Or Eus, Ldi IL), IE 4 (SP Phil, JE Ber, Etcham, Ardoy SFran) eta EB 1 (MIH); c) 'kimuak edo loreak bota' adierakoa behin (Zub); mitxeleta (mitxileta, mitxilleta) forma 29 aldiz azaldu da: B 15 (AB AmaE, Azc PB, Altuna, Laux BBa, Laux AB, Otx, BEnb NereA, Bilbao IpuiB), G 11 (Ldi BB, Or Poem, Ag G, Or Mi, TAg Uzt, Vill Jaink) eta EB 3 (MEIG I, MEIG VI); mitxirrika aldaerak 14 ager. ditu: B 1 (Erkiag BatB) eta G 13 (EA OlBe, Jaukol Biozk, Or Eus, Or Mi, Or QA, Munita); tximeleta formak 8 ager. ditu: G 7 (Ag G, Etxde JJ, NEtx LBB) eta EB 1 (MEIG I).
tximeleta (tximilita) forma da nagusia (EB: 46; B: 1; G: 3); ximeleta aldaerak 5 agerraldi ditu, EB eta G; mitxeleta B-EB agerraldi bana; inguma formak bi adieratan ageri da: a) 'tximeleta': B 1; b) 'iratxo, mamua': EB 2; pinpirin forma bi adieratan jaso da: 'dotore, pertxenta' adierako 6 (G, IE eta EB), eta 'tximeleta' adierako 1 (EB).
DFrec: mitxeleta (3); tximeleta (2); AB38: inguma 'tximeleta' (1), tximeleta (28) eta ximeleta (6); AB50: mitxeleta (3), pinpirin 'dotore' (1) eta tximeleta (1); HiztEn: inguma: iratxoa, amesgaiztoa. Tximeleta, pinpirina; mitxeleta: ik. tximeleta; mitxirrika: ik. tximeleta; pinpirin: apain, dotorea. Ik. tximeleta; pinpilinpauxa: ik. tximeleta; tximeleta: Lepidopteroen ordenako zenbait intsekturen izen arrunta; LurE inguma: tximeleta, pinpirina. Iratxoa, amesgaiztoa; mitxeleta: tximeleta; mitxirrika: ik. tximeleta.
inguma, ximeleta, pinpirin
1 'lo dagoenari erasotzen dion iratxoa; amesgaiztoa'. 2 'iratxoa, mamua'. 3 'tximeleta, pinpirina'.
HLEHko adierak jasoko dira hemen, bestelako arazoak alde bat utzirik, hots: "1 Lo dagoenari erasotzen dion iratxoa; amesgaiztoa / Iratxoa, mamua; 2 tximeleta, pinpirina".
- [E210]: 1- Definizioa aldatu (lehen adierakoa): 'lo dagoenari amets gaiztoa dakarkion iratxoa'. || 1- "Iratxoa" eta "amesgaiztoa" hitz biak batera azaltzea nahasgarria dela uste dugu.
- [E208]: inguma hitzaren 3. adieraren azken sinonimoa, hots, pinpirina, kendu eta horren ordez pinpilinpauxa jartzea. || Pinpirina, aldi berean, izenondoa da (neska pinpirina) eta, ene ustez, pinpilinpauxa baino ezezagunagoa 'tximeleta' adieran.
- Erabakia: (H2.2 / 2010-03-08): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.