Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza gama bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gama
1 iz. Koloreen hurrenkera mailakatua. Ik. eskala 1. Azazkalak margotzea modan dago; gorria eta gorriaren gama izaten da eskatuena. Kolore gama soila erabili du marrazkietan.
2 iz. Kategoria edo mota bereko gauzen multzoa, bereziki irizpideren baten arabera (neurria, prezioa...) sailkatuak dauden gauzena. Prezio eta ezaugarri aldetik gama zabal bat eskaintzen dute. Gama altuko autoak. Guk gama ertaineko altzariak egiten genituen.
3 iz. Ipar. Musika-eskala. Musikari batek bere tresna landu behar duela, gamak egin behar dituela.

Aztergaia: gama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh483 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): gama 184: Elhuyar 2 (adib.: “Kotxeei dagokienean, badira urte batzuk gama altuko kotxe batzuek haizetakoan proiektatzen dituztela beheko panelaren erakusleak”), Consumer 31 (adib.: “Gama ertaineko gasolina eta dieselezko autoentzat”), Berria 7 (adib.: “Gama handiko autoen kasuan”), EiTB 14 (adib.: “laugarren gamako produktu gisa”), Jakin (“Ez, ez da izar bakarreko Alemaniako auto-enpresak bere gama berria aurkezteko «zona norte»rako aukeratu duen eslogan berria, lasai”), Argia 8 (adib.: “Baina egia da abantaila hori gama altuko telebista eta bozgorailuetan soilik antzeman zitekeela”), DiarioVasco 2 (adib.: “produktu gama zabalagatik”) // (2020): gama 185.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gama 17: Berria 5 (adib.: “Fagorrek ez ditu gama apaleko markak baztertuko, baina gama altuko zenbait produktuk eta De Dietrich markak izango dute lehentasuna, nolabait”), Karlos Zabala 4 (adib.: “Urazen bihotz zabalak garretan zeuden, kolore berdearen gama lehertzen zen adore paregabearekin, azenarioei odola zerien, arbiak goritzen ari ziren, garaipenezko sute hartan”), Jon Muñoz (“Bien artean, kafesneen gama osoa”), Koro Navarro 2 (“azpimarratu beharra dago Hegoaldearen ikusmolde hori, laneskuko industrietara mugatua alegia, errealitatetik oso urruti dagoela, Asiako gama teknologikoaren igoerak erakusten duen bezala”), Karlos Linazasoro (“Gure gama oso extensoa da”), Josu Zabaleta (“kolore-gama, eta gama horren kontraste-erlazioak”), Xabier Olarra (“Hala, handik aste batzuetara, gela erabat gris bat antolatu zuen, mundu gris bat bere estudioan, non gauza guztiak grisaren gamako koloreetakoak baitziren”), Pablo Sastre (“Orain hauek erabiltzen dira asko, gama honetan, edo honetan, hauek denak gaztainezkoak dira eta hauek, berriz, senzilloagoak”), Joan Mari Irigoien (“Bai, nik badakit errealitatea ez dela gehienetan zuria edo beltza izaten, ez naiz hain tontoa, grisa baizik, bere gama osoan...”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es gama / fr gamme: Elhuyar: eskala, gama; sorta, aukera, gama / Nolaerran: asurtimendu, multzo, sorta, eskala, gama / Zehazki: eskala; sorta, aukera / Labayru: eskala, gama; sorta, aukera; komenetzia, aukera, eleji, eskuarte / Adorez5000: 1 (Mús escala) eskala, musika(-)maila; 2 (Art gradación) aukera, sorta, gama; gama de colores: kolore-aukera; gama de servicios: zerbitzu-aukera; 3 (Zool) orkatz-eme.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Oraingoz ez da sartuko, ez baitago oso argi beharra.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta onartzekoa. Hainbat adiera ditu, eta musikakoa ere jasotzea komeni da (Iparraldean eskalaren pareko gama erabiltzen da, eta bietan bidalketa egitea komeni da). Bide batez, musika-eskala adibide azaldua da (eskala sarreran) eta azpisarrera egitea komeni da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.