1 emaitza eskolako bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2018-02-13 | Adibide gisa onartzekoa |
OEH: ESKOLAKO (Añ). (Tras gen.). Discípulo. An gelditzen baziran, aren [Jesusen] eskolakoak bezala illerazi zitzaten beldurrez. Mb IArg I 283. Kristo Jaunak esaten zien bein bere eskolakoei. Ib. 302. Kristoren eskolako ta jarraitzalliak. Mg CO 88. Ez gaitu Jesu-Kristok ezagutuko bere eskolakotzat. Gco I 425. Nire ikasleak ta nire eskolakoak. Añ MisE 92. Diabrubaren eskolakuak dira bada guzurti guztiak. fB Ic II 174s. Judas Jaunaren eskolakua. Ur MarIl 45. Ezin diteke nere ikasle (nere eskolakoa) izan. Ir YKBiz 297
adib: deabru 1 iz. Jainkoaren aurka altxatu ziren aingeruetako bakoitza; deabru horien burua, gaizkiaren espiritua. Ik. demonio; etsai 2. Ez al genituen zure izenean deabruak uxatu? Deabru madarikatuak. Nahiz betor Luzifer deabrua utzirik infernua. Basamortura joan zen, deabruak tentaldian jar zezan. Ez dira Jesusen eskolakoak, deabru beltz zikinaren morroiak dira. Deabru gaiztoa, galgarria. Arima deabruari saldu. Deabruaren gauzak dira horiek. Deabrua baino bihurriagoa. Deabruz jantzirik. Deabru aurpegia.
(-en) eskolako : Berria (Baina Portilloren antzerkia eta Zigandaren kabitu ezina Bilardoren eskolakoak izan ziren), Argia (Botazio-egunaren aurreko kanpainan zein botazio-biharamuneko egunetan, Artemioren eta Inazioren eskolakoak ikusi dira plazetan: asko, baina gutxi)
(-en) eskolako : Joan Mari Irigoien (Eta, hala, nola baitira ezjakinak, atsegin den zernahirekin kontentatuko dituk eta ez haiz, ondorez, haien irrigarri izanen, zeren guztiak ere ene anaia Martinen eskolakoak baitira), Jon Muñoz (Miletoko eskolakoak: Anaximandro, Anaximenes).
Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da eskola sarreran gehitzea.
Adibide gisa jasotzekoa eskola sarreran.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.