azpi1
1 iz. Edozein gauzatan, lurretik hurbilen dagoen aldea. Anton. gain. Azpi eta gainak hartuak ditu. Behiak mihi azpia hantua duenean zer egin behar den. Itsasontziari azpiak garbitu. Mendiak azpietatik zulatu dituzte alderdi batetik besteraino. 2 (Leku atzizkiekin, singularrean; agintea, boterea, heriotza eta kideko kontzeptuak adierazten dituzten izenekin, mendekotasuna adierazten du. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Hodei guztien azpitik (Ik. azpitik). Zubi txiki baten azpian zegoela. Laster egiten duzu arbola baten azpira. Lurraren azpiko haitz bortitzak (Ik. azpiko). Zeure itzalaren azpian. Ez daude legearen azpian, legea da haien azpiko. Berrogei urtez faxismoaren azpian. Gau-neguen itxuraren azpian ezkutatzen zaigun heriotza. Aitaren ohe azpitik atera du. Igeldo azpiko haitzetan. 3 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Azpian lur hotza, gainean harria. Azpian dagoenari dagokion jokaera. Zezena azpitik pasatzen zenean.
4 iz. Ipar. eta naf. Izterra. Zikiro gizen baten azpi on batekin. Azpian bazuela zauri bat. Ukituz bere eriaz azpian.