1 emaitza astro bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z2:IkHizt | 1993-01-27 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z2:Maileg |
astro, (argizagi)
astro Sin. argizagi.
maila berean onartzekoak dira astro eta argizagi forma biak
- [E208]: 'Honen sinonimo moduan argizagi jarri bagenuen ere, ez dut hain garbi ikusten hori; egia osoa behintzat ez da. Gauaren deskripzioa egitean eskuarki zeruko argizagiak (= izarrak + planetak + kometak) esatea erabat zilegi den arren, nekez erabil genezake euskaraz argizagi, adibidez, astronomiako liburu batean, erdaraz ere lehen adieran luminarias celestes edo luceros hitzak egoki badira ere, gaurko astronomiatik at dauden bezalaxe. Ene ustez astro hitz tekniko bakarra dugu gaur egun'.
- [E116]: 'Hemen prozedura kontua dugu berriz ere. Bere garaian eztabaidatu zen, eta onartu zen onartu zena. Orain ez da jarri hemen arrazoi berririk orduko Erabakia aldatzeko. Astro-k ez du lekukotasun gehiegi, eta argizagi/argizari erabili izan dira euskal literaturan. Hori da testuek erakusten dutena. Gero, argizari-k bere bidea egin du eta hiztegi batuan "cera" adierazteko proposatu dugu. Beraz, argizagi geratzen da "astro" horren sinonimo gisa, eta holako hitzei, termino izateko, eskatzen zaizkien baldintza guztiak ongi betetzen ditu: ez da hitz arrunta, badu bere historia (Duvoisinek eta Orixek erabili izan dute), eta adiera bakarrekoa da. Arrazoi horiek nahikoak dira onartu den Erabakia bere horretan uzteko. Baina kontura gaitezen, gainera, "astro" ere ez dela batere nazioartekoa: ingelesak "star" ematen du, edo "heavenly body"; alemanez "Stern", "Gestirn", … Agian gustatuko litzaiguke "LUM-inaria"-tik "ARGI-zagi" ateratzea, baina ez digu hori erakusten euskararen erabilerak, inondik ere. Hortaz, niri iritziz, ez da inolako arrazoi berririk lehen hartutako Erabakia orain aldatzeko, eta bere horretan uztea proposatzen dut'.
- Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'utzi bakean'.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.