Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza aldebakar bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

aldebakar
adj. Alde bakarra duena, alde bakarrari dagokiona; alde bakar batek egina. Ik. aldebakarreko. Su-eten iraunkor eta aldebakarra. Garai hartan, AEBren kanpo politika aldebakarra nagusitu zen munduan.

Aztergaia: aldebakar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): aldebakarrez 3: Berria 2 (“Aurten udalak aldebakarrez erabakiko du jai batzorderik ez dela izango”, “Halaber, probintziak ez dauka bere kabuz, aldebakarrez, independentzia aldarrikatzerik”), Argia (“Hori guztia ezker abertzaleak aldebakarrez erabakia”); aldebakar 9: EiTB (“administrazioa-hiritarra prozesu aldebakarra”), Jakin (“ETAko militante izandako bati sari bat esleitzea ez zen ongi txertatzen errelatu historiko aldebakarraren eskeman”), Argia 6 (adib.: “Aldebakarrean hasi zen bidea, inoren zain geratu gabe”, “Eta besteek definitu eta gainera inposatu nahi duten espazio politiko aldebakarra nolabait status quoaren estatusa da eta Estatua bera da”), DiarioVasco (“Akordio honek puntu positiboak baditu, baina ETAk aldebakarretik eta baldintzarik gabe armak uzten ez dituen bitartean ezinezkoa da guk bat egitea”); aldebakarreko 97.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aldebakar 6: Joxe Azurmendi (“Ortega-k askotan ematen du inpresioa, bere azkeneko irakurketatik eta interesetik abiatu, eta horrek buruan piztarazi dizkion ideiak azkeneraino gogoetatzen dituela, zoli, sarkor eta aldebakar pijo, koherentziaren preokupaziorik gabe, edo astirik gabe inguruko edo atzoko bere interes eta ideiekin kontrastatzek”), Ibon Uribarri 4 (adib.: “baieztapen aldebakarrez”, “Bitxia da, ordea, paralogismo transzendentalak itxura aldebakarra soilik sortu izana gure pentsatzearen subjektuaren ideiari dagokionez”), Isabel Arrigain (“harremana aldebakarra da, zeren, hizkuntzen estudioak hotsen fisiologiari argibideak eskatzen badizkio ere, gero horrek ez baitizkio emate”); aldebakarreko 13.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: unilateral. h. alde bateko, alde bakarreko, bere kasa. Israelgo Gobernua neurri unilateralak ezartzen hasiko da*[e.] Israelgo Gobernua alde bakarreko neurriak ezartzen hasiko da. // Israelgo Gobernuak neurri unilateralak hartzea ez da konponbidea*[e.] Israelgo Gobernuak bere kasa neurriak hartzea ez da konponbidea.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es unilateral / fr unilatéral: Elhuyar: aldebakarreko; alde bateko, aldebakar, alde bakarreko; unilateral / Nolaerran: alde bakarreko, alde bateko, unilateral / Zehazki: alde bakarreko, alde bateko; alde bakarreko, aldebakar, unilateral / Labayru: alde bakarreko, alde bateko, aldebakar / Adorez5000: aldebakarreko, aldebateko, aldebakar, unilateral.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf “aldebakarreko izond.” arautua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta aldebakarreko izond. arautuarekin batera jasotzekoa. Gainera, beharrezkoa da aldebakartasun forma onartu ahal izateko.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.