Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza aditibo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

aditibo
iz. kim. Gai bati ezaugarriak hobetzeko edo ez dituenak hartzeko eransten zaion gaia. Ik. gehigarri 3. Papergintzan erabiltzen diren aditiboak eta haien ezaugarriak.

Aztergaia: aditibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-03-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Begiratu da aditibo eta adiera horretan baliokide izan daitezkeen batuketa, batukor, emendailu, emendatzeko, eransgarri, eranskor, gehigarri, gehikor eta gehitzaile.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu aditibo formarik (ezta adiera horretako baliokiderik ere).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aditibo ez dugu aurkitu. Ordezko posible hauek jaso dira: gehigarri 5 (J.M. Angulo: "Uger kentzaile hoiek aipatu ditugun egokitasunak dituzten arren, elektronikako Kits-ak egiten dituzten zenbait enpresa nagusik, ohar hau egiten dute muntaia aurrez erosleak zirkuituak soldatzean ezelako pasta nahiz gehigarrik erabilten badu, galdua duela edozein garantia"; K. Bizkarra: "Oso noizbehinka erabil daitezkeen kontserba bakarrak etxean gehigarri kimiko, gatz eta azukre gabe eginikoak dira"; "sustantzi kimiko edo gehigarriz ematen zaie zaporea"; Kontsumoari buruzko hezkuntzarako proiektuak: "Merkatuan salgai dauden mermeladez baliatuz, etiketen azterketa egin genuen (betetzen diren ala ez arauak, osagaiak, gehigarriak...)"; Txill Jendeak eta Bizilekuak: "esnea ontzi haunditara isurtzen du, gehigarri bat erasten gatzatzen laguntzeko"); 'gehitzen duena' adierako gehitzaile izond. EB 1 (P. Esnal: "aurtzaroko elebitatea, aztarokoa eta helduarokoa; elebitate gehitzailea eta kentzailea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aditibo : AB38 1; HiztEn ("iz. eta izond. KIM. Substantzia bati, haren ezaugarriak hobetzeko edo ez dituenak hartzeko eransten zaion substantzia"); Euskalterm 3; batugarritasun-propietate : Euskalterm 1; batuketa-lege : Euskalterm 1; batukor 'aditivo': AB38 1; Euskalterm 2 (eta "propietate batukor"); batukortasun : Euskalterm 1; emendailu 'zerbaiti emendatzen edo gehitzen zaiona': HiztEn-LurE; eransgarri 'erants daitekeena': LurE; gehigarri 'aditivo': AB38 11; AB50 1; HiztEn ("ik. aditibo"); LurE ("iz. Gehitzen duen zera. // Eraskina"); Euskalterm 7; gehitze-erregelak : Euskalterm 1; gehitzaile : Euskalterm 1. Euskaltermekoak, erabileremuka sailkatuak: a) Estatistikan 'aditibo' (adj.): batugarritasun-propietate; propietate batukor; batuketa-lege; b) Hizkl. 'aditibo' (adj.): gehitze-erregela; morfema batukor; c) Mat.: batukor; d) Biol.-Kim.-TeknolMek: gehigarri; e) Eraikuntzan 'aditibo' (adj.): hormigoiaren gehigarri; f) Merkat. 'aditibo' (iz.): gehigarri eta aditibo bina; g) Med. 'aditibo' (adj.): gehitzaile.

Hiztegietako informazioa

Erd. aditivo / additif-en hiztegietako ordainak: HiruMila: "1. adj. (Mat.) batukor, aditibo. 2. adj. y s. (Mat.) gehigarri, eransgarri. 3. aditibo"; // ElhHizt: "adj. 1. Gehigarri, eransgarri. 2. (Mat.) Batukor. adj/s.m. 3.(Quím.) Gehigarri, aditibo. Este producto alimenticio tiene muchos aditivos: elikagai honek gehigarri asko ditu"; // Casve FE: "emendailü, emendatzeko"; // PMuj DCV: "geigarri, eransgarri"; // Besteotan ez dugu aurkitu: Azkue Aurkibidea; T-L LFB; Haize Garbia; Lur EG/CE; Lur EF/FE.

Erdaretako formak

es: aditivo; fr: additif; it: additivo; ca: additiu; en: additive; de: (Gr) zugesetzt // (Math) additiv // (Chem) Wirkstoff, additiv.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin.: gehigarri.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

aski nazioartekoa da arlo jakin batzuetan (Mat. eta Kim.), baina euskal ordain egokia baduenez, saihestekoa da lantaldearen ustez.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. gehigarri.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "'aditibo' nahiko nazioartekoa da, lantaldeak berak aitortu du. Gure galdera da zergatik oraingoan ezin den onartu (aski erabilia ere bada), antzekoak diren beste kasu batzuetan mailegua eta euskal ordaina onartzen badira. Adibidez, 'ahur/konkabo' eta 'ganbil/konbexu' bikoteen kasuan, azken urteotan matematika-liburuetan 'ahur' eta 'ganbil' hitzak dagozkien maileguak baino askoz gehiago erabili direla iruditzen zaigu, baina maileguak ere onartzea proposatu du lantaldeak. Zergatik ez 'aditibo'? Ez dugu ezer berezirik 'aditibo'-ren alde. Proposatzen dugun gauza bakarra horrelakoetan erabili beharreko irizpideak bateratzea. Horrelako bikoteak maiz gertatzen dira hizkera teknikoan" (2001-01-23)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.