1 emaitza Oka bilaketarentzat [1 - 1]
1496an Martin Saenz Askoeta Okak eta Maiora Gonzalez Butroekok Muxikako (Bizkaia) Gorozika auzoan sortutako Andre Mariaren ermita da hau, herrian Edurtzetako Andra Mari deitua. Errepidearen ondoko harri batean dagoen zuloa Ama Birjinak zapaltzean egin zuela esaten da. Jaia abuztuaren 5ean da.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.