3 emaitza Bakarne bilaketarentzat [1 - 3]
Soledad (es)
Ostiral Santuko Andre Mariaren adbokazio honek semea hildakoan amaren bakartasuna gogoratzen digu. Izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatu zen, oinarritzat bakar hartuta. Honen hipokoristikoak Bakartxo eta Xole ditugu.
Bakarne izenaren ohiko txikigarria.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.