1 emaitza Sanduru bilaketarentzat [1 - 1]
Santos (es), Toussaint (fr)
Erdi Aroko euskal izena. Antsoainen (Nafarroa) 1240an ageri da, eta Iruñean eta Larraintzarren (Nafarroa) 1366an. Aldaerak: Santuru eta Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatzen den Deunoro. Hondarreko hau deun 'donea' neologismotik abiaturik sortu zuen Sabin Aranak.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.