'Euskararen Gogoetagunea': arnas luzeko estrategiak euskararentzat
- Euskaltzaindiak 2022ko azaroaren 18an aurkeztu zuen Euskararen Gogoetagunea, Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Zer da Euskararen Gogoetagunea? Azalpena hemen: https://labur.eus/g7dnl
- Egun horretan, Jon Sarasuak, euskaltzain urgazle eta Euskararen Gogoetagunearen koordinatzaileak, Euskararen biziberritze prozesuaren etorkizun ikuspegia izeneko ponentzia aurkeztu zuen jendaurrean.
- Euskararen biziberritze prozesuaren etorkizun ikuspegia ponentzia, osorik: https://labur.eus/iMB0C
- Euskararen biziberritze prozesuaren etorkizun ikuspegia ponentzia, atalez atal: https://labur.eus/xFTtt
Iruzkin berria idatzi
Euskarazko Tesien VIII. Koldo Mitxelena Sariak banatuko dira asteazkenean
- Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15 – Bilbo) banatuko dira, goizeko 11:30etatik aurrera.
- Ekitaldian izango dira Andres Urrutia euskaltzainburua; Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea; Jesus Mari Makazaga Euskal Herriko Unibertsitateko Euskarazko Aholkularitza eta Testugintzaren arloko zuzendaria, Adolfo Arejita Euskaltzaindiaren idazkaria, eta saridunak.
- Irudian: 2019ko sari-ematea.
Euskaltzaindiak 2022an zendutako zazpi euskaltzain omendu ditu Donostian
- Pello Zabala ohorezko euskaltzainaren hilberri-txostena Paulo Agirrebaltzategi ohorezko euskaltzainak irakurri du; Pello Apezetxea ohorezko euskaltzainarena Patxi Iñigo euskaltzain urgazleak; Iñaki Segurola euskaltzain urgazlearena Joseba Lakarra euskaltzain osoak; Miren Jone Azurza ohorezko euskaltzainarena Nerea Azurmendi euskaltzain urgazleak; Eustasio Etxezarreta euskaltzain urgazlearen hilberri-txostena Lontzo Zugazaga ohorezko euskaltzainak irakurri du; Pedro Sancristóval euskaltzain urgazlearena Laura Garridok, eta Txomin Peillen euskaltzain emerituaren biografia Battitu Coyos euskaltzain osoak aletu du.