IV.4. Gasteizko Toponimia egitasmoa
Gasteiz udalerriko toponimia historikoa eta egunekoa jasotzea, ikertzea, arautzea eta gizarteratzea. Ikerketa-eremu zabala da, hiria bera eta 64 herri hartzen baititu. Orain arteko emaitza Onomasticon vasconiae bildumako zazpi liburukitan bildu da: Hiria, Malizaeza, Ubarrundia, Langraiz, Arratzua I, Arratzua II eta Arratzua III.
IV.3. Euskal Corpus Onomastikoa (ECO) egitasmoa
Izen berezien datutegia emendatu eta onomastikaren hiru alor nagusietan (deiturak, pertsonak-izenak eta leku-izenak) izaera desberdineko informazioen arteko erlazio zehatzak ezarri (datu dokumentalak, ahozkoak, arautze-lana, izen alternatiboak, geoposizioa, iruzkinak...). Datuak emendatu ahala, egindako arautze-proposamenek oinarri sendoagoa izango dute, alegia, berme handiagoz jendarteratuko dira, erabilera normalizatuan bide egiteko aukera hobea izan dezaten.
IV.1. Onomastika batzordea
Onomastika batzordearen ohiko egitekoak dira Onomastika zerbitzuaren bidez iristen diren kontsulei eta lanei erantzutea, sarritan txostenak eginez. Kontsulta asko erakundeenak dira (toponimiaz, gehienbat) eta beste asko herritarrenak (batez ere, pertsona-izenak eta deiturak). Egiteko hauek batzordearen lanen (eta denboraren) parte handia hartzen dute. Horiek guztiak ezin dira aurreikusi, askotan ez baita jakiten noiz etorriko diren, baina datozenean epe laburrean erantzun behar dira. Horrek batzordearen lan-sistema zeharo baldintzatzen du.
Horrezaz gainera, Onomastika batzordeak berariazko egiteko ditu euskal antroponimiaren eta toponimiaren esparruan, berak ezarriak edo bestek eskatuak, baina aurreikusteko modukoak direnak.
Parte hartzaileak
Burua:
Idazkaria:
Teknikaria:
Onomastika zerbitzuaren arduraduna
Kideak:
- Alberdi, Mirari
- Bidart, Asier
- Galé, Patxi
- Larrañaga, Josu
- Martínez de Madina, Elena
- Rekalde, Paskual
- Videgain, Xarles
- Zaldua, Luis Mari
Aholkulariak:
IV.2. Exonomastika batzordea
Exonomastika batzordearen zeregina Euskal Herriaz kanpoko izen berezien arloa lantzea da. Arlo horretan, era guztietako leku-izenak eta pertsona-izenak sartzen dira, edozein alfabetotakoak, bai eta bestelako kanpo-izenak ere, hau da, bestelako izendapenak, hala nola etnia-izenak, artelanen izenak edo gertaera historikoen izendapenak, besteak beste. Batzordeak halaber, proposamenak egiten ditu kanpoko leku- edo pertsona-izenetarik eratorritako bestelako izen arrunten arloan; adibidez, hizkuntza-izenetan (glotonimoetan), herritarren izenetan edo kanpoko izenetatik eratorritako bestelako adjektibo erreferentzialetan.
Batzordearen plangintzaren araberako lanez gainera —irizpenak eta araugaiak prestatzea—, herritarrek edo erakundeek Euskaltzaindiari egiten dizkioten exonomastikari buruzko galderei erantzutea ere bada batzordearen zeregina.
Parte hartzaileak
Burua:
Idazkaria:
Kideak:
Aholkulariak:
- Bilbao, Gidor
- Galé, Patxi
- Larrinaga, Asier
- Oñederra, Miren Lourdes