• Mendeurreneko ekitaldien barruan, estreinako jardunaldi akademikoa egingo da datorren astean Baionako Herriko Etxean. Beste zortzi antolatuko dira 2019ko urria bitarte.
  • Baionako kolokioak helburu bikoitza du, gaur Jean-Baptiste Coyos euskaltzain eta jardunaldiko koordinatzaileak jakinarazi duenez: "60ko hamarkadaren hasieran hainbat bilkura egin ziren Euskara Batuaren oinarriak lantzeko, horietako batzuk Baionan; bilkura horien ekarpen nagusiak azpimarratu nahi genituzke 13ko kolokioan. Eta, aurrera begira, Ipar Euskal Herritik begiratuta, Euskara Batuak dituen erronkak ere identifikatu nahi genituzke".
  • Andres Urrutia euskaltzainburuak aurreratu duenez, erakusketa berezia egingo da abenduan, Baionako Euskal Museoan. Bertan, Ipar Euskal Herriak euskara batuari eginiko ekarpena nabarmendu eta azalduko da.
  • Baionako jardunaldia zuzenean jarrai dezakezu, hemen:

    maxresdefault
    (Itxaro Borda idazleak 13ko kolokioan parte hartuko du)

  • Irailaren 13ko ekitaldi akademikoan izanen dira Jean-Rene Etxegarai; Andres Urrutia; Beñat Arrabit; Txomin Peillen; Jean-Louis Davant; Eneko Irigarai; Gexan Alfaro; Janbattitt Dirassar; Joseba Intxausti; Jean-Baptiste Coyos; Itxaro Borda; Peio Jorajuria; Jose Luis Aizpuru; Aines Dufau; Joseba Garai; Naroa Gorostiaga; Xarles Videgain; eta Sagrario Aleman.
  • Izen-ematea: irailaren 10era arte (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 0 559 256426/ 943 428050/ 94 4158155)
    Sartzea dohainik (aldibereko itzulpena).

    33491251642 e037402f9e b
    (Jean-Louis Davant euskaltzain emerituak 1964ko pasadizoak aletuko ditu Baionako kolokioan)

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Agenda

Ez dago gertakaririk egun honetan

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi