• 189. araua (Amerindiar buruzagien izenak) argitaratu du Euskaltzaindiak.
  • Zezen Eseri, Jeronimo, Zaldi Ero…; Atahualpa, Viracocha, Huayna Capac…
  • Jatorrizko izenak ere erabil daitezke. Adibidez, Tȟatȟáŋka Íyotake idatz daiteke Zezen Eseriren ordez, edo kitxuazko Ata-wallpa erabil daiteke Atahualparen ordez.

    189. araua Plazaberrirako

Bi sail ditu arauak. Lehenengoan, Ipar Amerikako indiar tribuen buruzagi batzuen izenak eman ditu (18 izen). Halako izenak itzuli egiten dira hizkuntzatik hizkuntzara hitz arruntez osatutako izen bereziak direnean, eta euskaraz ere hala egitea hobetsi du akademiak. Izenen osagaiak lexiko arrunteko hitzak badira ere, pertsona-izenak dira; beraz, ez dute artikulurik hartzen. Zezen Eseri, Bele Txiki, Hodei Gorri eta abar ageri dira zerrendan. Beste batzuetan, pertsona-izen horiek ez daude hitz arruntez osatuak, eta, halakoetan, grafia ez da egokitzen, hala nola Cochise edo Pocahontas.

Bigarren sailean, inken buruzagien izen batzuk ageri dira (11 izen). Kasu horretan, izenak ez dira egokitzen, eta gaztelaniazko izenak nagusitu dira nazioartean. Euskaraz ere, nazioarteko joerari jarraitzea eta, oro har, grafia ez egokitzea hobetsi du Euskaltzaindiak: Huayna Capac, Pachacutec, Tupac Amaru…

Nolanahi ere, jatorrizko izenak ere erabil daitezke. Adibidez, Tȟatȟáŋka Íyotake idatz daiteke Zezen Eseriren ordez, edo kitxuazko Ata-wallpa erabil daiteke Atahualparen ordez.

Exonomastika batzordea

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Agenda

Ez dago gertakaririk egun honetan

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi