• Errege-erreginen izenak idazteko irizpideak eta gomendioa eman ditu Euskaltzaindiak 186. arauan.

    grafikoa

'Arau luze bat argitaratu du Euskaltzaindiak kanpoko pertsona-izenak euskaraz nola idatzi behar diren adierazteko, eta xehe aztertu du errege-erreginen izenen gaia. Nazioartean guztiz zabaldurik dagoen joera da errege-erregina historikoen ponte-izenak hizkuntzaz hizkuntza aldatzea. Adibidez, ingelesez Henry VIII idazten den Ingalaterrako erregearen izena Henri VIII da frantsesez, Enrique VIII gaztelaniaz, Enrico VIII italieraz, Heinrich VIII alemanez… eta Henrike VIII.a idaztekoa da euskaraz.

Nazioartean hain errotuta zegoen tradizio hori, baina, ahulduz joan da azken urteetan. Gaur egun, hizkuntza batzuetan erabat desagertu da izena egokitzeko tradizio horren aplikazioa azken urteotako errege-erreginen izenei dagokienez; beste hizkuntza batzuetan aldatze bidean dago, eta beste batzuetan, berriz, sendo iraun du gaur egun arte. Arauan, zehazki deskribatzen da frantsesaren eta gaztelaniaren oraingo jokabidea, batetik, eta euskaraz gaur egun arlo horretan zer jokabide nabari diren, bestetik.

Azkenik, errealitate konplexu eta aldakor hori ikusirik, Euskaltzaindiak gomendio bat eman du, bi zatiz osatua: batetik, lehengo errege-erreginen izenak euskarara egokitzea; bestetik, Bigarren Mundu Gerraz geroztik errege edo erregina bilakatu direnen izenak ez egokitzea, hau da, jatorrizko izenak erabiltzea.

Azkenik, irizpide horren aplikazioa erakustearren, 237 errege- eta erregina-izenen zerrenda eman du, lurraldeka banatuta: Aragoi, Gaztela, Espainia, Portugal, Frantzia eta Europako beste estatu askotako errege-erreginen izenak ematen dira euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.'

Exonomastika batzordea

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Agenda

Ez dago gertakaririk egun honetan

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi