• Jakina denez, Euskaltzaindiak Bilbon du egoitza nagusia (Plaza Barria, 15), baina ordezkaritzak ditu Baionan, Gasteizen, Iruñean eta Donostian.
  • Azkenaldian, Donostiako ordezkaritzaren erabilera bultzatzeko ekimenak sustatu ditu Akademiak, arrakasta osoz. Esaterako, pasa den ostiralean, Gipuzkoako 35-40 euskara teknikari elkartu ziren Luis Villasante Ikergunean -Tolare baserrian-, Aldundiak antolatutako mintegi batean.

    Pantaila argazkia

  • Ondorengo hilabeteetan bestelako ekintzak izango dira bertan: adibidez, otsailaren 15ean Elhuyarrekoak joango dira Villasante Ikergunera; eurek egindako proiektu bat aurkeztuko diote euskalgintzari.
  • Euskaltzaindiaren Euskararen Ikergunea 2011n inauguratu zen. Akademiak Gipuzkoan dituen zerbitzu, egitasmo eta lantalde guztiak batu ziren bertan: ordezkaritza ez ezik, akademiaren hizkuntza kalitate zerbitzua, Joanes Etxeberri egitasmoa (Euskararen Historia Soziala) eta Euskaltzaindiaren Hiztegigintzan lan egiten duten taldeak daude Tolaren -Akademiaren jardunean ezinbestekoak diren bestelako batzorde eta lantaldeak ahaztu gabe-. Eta Ikerguneari 1970etik 1988ra euskaltzainburua izan zen Luis Villasanteren izena jarri zion Akademiak.

    IMG 20180126 WA0001
    (Pasa den ostiraleko mintegia, Donostiako Villasante Ikergunean)

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Sierra de Tolono portada

    Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982. Euskarazko antzerki identitarioaren paradigmak

    Egilea: Isabelle Echeverria

  • Amiküze eskualdeko eskuara

    Egilea: Iñaki Camino

  • Euskararen Herri Hizkeren Atlasa, VIII

    Egilea: Euskaltzaindia. Dialektologia batzordea. Atlasgintza lantaldea

  • Argitalpen guztiak ikusi