• Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasle-irakasleek Klasikoen irakurketa jarraitua antolatzen dute, urtero, udaberriaren hondarretan. Datorren urtean ere hala izango da, baina aurretik eta ohi duten legez, data hura girotzeko hiruhilekoak antolatzen dituzte. Oraingo honetan antzerkiari eman nahi izan diote protagonismoa. Honela, gaur eta bihar, 19:00etan, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan antzeztuko dira bi harribitxi.

    ANTZERKIA3 internet 1
  • Gaur, 'Biba Voi!' antzeztuko da, Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenagaren eskutik. Martinezek eta Agirreazkuenagak Dario Fo eta Franca Rame senar-emazteen testu zati batzuk dramatizatzea erabaki zuten, antzerkigile italiarroi egindako omenaldi gisa, eta hori da aurkeztuko dutena gaur Bilboko Plaza Barrian.
  • Bihar, ostera, 'Putinen Guardasola'-ren txanda izango da. Inazio Tolosaren eta Ramon Agirreren antzerki pieza bitxia: Lehendakariak agindua ematen die ereserki nazionala asmatzeko, munduan zehar ibiliko dira inspiratzen eta azkenean proposamena egingo dute...

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Agenda

Ez dago gertakaririk egun honetan

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi