• Egun hauetan, Patxi Salaberri euskaltzaina Debrecen hirian (Hungarian) egin den mundu mailako onomastika kongresuan (ICOS-en) izan da. Bertan, mota guztietako eta mundu guztiko izenak aztertzen dira.
  • Salaberrik Luzaide (Nafarroa) hartu du oraingoan aztergaitzat, muga herria den aldetik. "Hasteko, historia pixka bat egin dut, muga egon denez, behin baino gehiagotan erre eta arpilatu baitute Luzaide; eta gero Garaziko eta Baigorri aldeko beste herriekin komunean zer duen zehazten saiatu naiz, eta, era berean, mugaz hegoaldekoekin (Auritz, Aurizperri, Mezkiritz, Aezkoa ibarra) dituen desberdintasunak azaldu ditut: legez espainola da, baina onomastikaren aldetik, bertako euskararekin gertatzen den bezala, garaztarra da".

    119684 100000b

  • Hau ez da Salaberrik ICOS-en parte hartzen duen lehen aldia. Adibidez, azkenaurrekoa Glasgow herrian izan zen, Eskozian, eta aurretiaz egin diren beste aldi batzuetan ere egon da ikerlari nafarra.

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

Argitalpen guztiak ikusi