• Idazle eta itzultzaileari Meñakan egin zioten omenaldia jaso du aldizkariak, 297. zenbakian.
  • Martxoaren 6an Radio Bilbaok emandako Bikaintasunaren Saria jasoko du Baraiazarrak, Bilboko Guggenheimen.

    luis 19166 1
    (Luis Baraiazarra Txertudi)

 
Markina-Xemeingo karmeldarrek ohiko fintasun eta puntualtasunez kaleratu dute urtarrila eta martxoa bitarteko 'Karmel' aldizkaria, honako honetan, 297. zenbakia.

Eta usu duten legez, gai mamitsuz gainezka dator aldizkaria. Besteak beste, Luis Baraiazarra Txertudi ohorezko euskaltzainari Meñakan iaz egin zitzaion omenaldiaren berri dakar, herriak bere seme kuttunari eginiko gorazarrera aletzen dela bertan, alkate, euskaltzain, bertsolari eta kantarien iritzi eta bertsoak oso-osoan jasoz.

IMG 2668

Gorbeia inguruko kontu zaharrek ere badute lekua zenbaki berrian, Deustuko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak elkarlanean argitaratutako 'Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II' liburua aztertzen baita bertan, Baraiazarrak idatzitako artikulu interesgarrian. Juan Manuel Etxebarria euskaltzain urgazle eta ikertzailearen azken ahalegina adibidez josita dator, ahozko euskarari leku berezia gordetzen diola.

Aspalditik lantzen dituzten bestelako atalak ere badira 'Karmel'en. Honela, Baraiazarraren eta Zugazagaren olerkiak erantsi dituzte ale berrian, Joseba Aurkenerenaren ipuinarekin batera ('Makeako kabalkada').

Idatzi iruzkina

Security code
Refresh

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi