Suárez García, Castillo

Castillo Suárez García

9. aulkia

 

Aurreko euskaltzaina: Patxi Zabaleta

 

Euskaltzain osoa

Altsasun (Nafarroa) jaio zen 1976ko ekainaren 11n.


Euskal Filologian lizentziaduna (Euskal Herriko Unibertsitatea).

Euskara teknikaria toki-administrazioan.

Idazlea.

Euskaltzain urgazle izendatua 2016ko apirilaren 29an eta euskaltzain oso 2022ko irailaren 30ean.

"Maitasunaren botanika" izeneko sarrera-hitzaldia irakurri zuen Altsasun 2023ko uztailaren 1ean.

Castillo Suárez García Altsasun jaio zen, Nafarroako eskualderik industrialenetakoan, “baina autobidearen beste aldekoa” da, hots, basoaren ertzean den lurralde batekoa, berak inoiz ironiaz esan izan duen bezala. Kontraste horrek isla nabarmena izan du bere literaturgintzan eta lanean.

Lehen eta Bigarren mailako ikasketak Altsasun bertan egin zituen, hurrenez hurren Iñigo Aritza Ikastolan eta Aralarko Mikel Donea Institutuan (gaur egun Altsasu BHI). Ikasketa guztiak euskaraz egin zituen.

Euskal Filologiako lizentzia eskuratu ondoren (Euskal Herriko Unibertsitatea, 1998) berehala hasi zen euskararen normalizazioarekin zerikusia duten alorretan lanean, lehenengo eta behin Euskalgintzaren Kontseiluan, euskararen plan estrategikoaren normalizatzaile gisa Mundu Asoziatiboa atalean (1999-2000), baina laster administrazio publikoan, euskara teknikari gisa, oposaketa bidez: Bortzirietako Mankomunitatean hasi zen (2000-2003), ondoren Sakanako Mankomunitatean (2003-2007), Burlatako udalean gero (2008) eta 2009tik aurrera, gaur egun arte, berriz ere Sakanako Mankomunitatean. Gaur egun Arbizun bizi da.

Nafarroako udal administrazioan egindako lan horrek, lanbide huts eta hotz izan beharrean hizkuntzaren aldeko militantzia soziala izan du lagun beti. Hartara, hainbat gizarte erakundetan parte hartu du mota orotako lanak burutuz, nabarmenenak hauxek: Sakanako Bierrik elkarteko zuzendaritzako kidea (2003-2008), Euskaltzaleen Topaguneko zuzendaritzako kidea (2004-2007), Soziolinguistika Klusterreko zuzendaritzako kidea (2007-2008), Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) zuzendaritzako kidea (2008-2011), Euskarazko Komunikazio Taldeko (EKTSA) Administrazioko Kontseiluko kidea (2015-2020), Galtzagorri elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea (2016tik gaur egunera arte) eta Euskal Kulturgileen Kidegoko (EKKI) lehendakaria (2019tik gaur egunera arte).

Idazletza da bere biografiaren bigarren zutabe nagusia. Umetatik idatzi izan du eta poesia izan da bere genero kuttuna. Hasiera batean Iruñeko Udalak egile berriendako antolatzen dituen sariak, edo Arabako Aldundiak Ernestina de Champourcín izenez deitzen dituenak, izan ziren bere lehenetako plaza arrakastsuak, horietan izan zituen lehen sariak eta argitalpenak. Baina laster hasi zen liburuak publikatzen argitaletxe arruntetan, ia-ia urtero hasiera batean, mantsoago gero. “Idaztea pozik egiten dudan gauza bat da” (Argia, 2019-03-02) esan izan du inoiz, eta era berean “Ni ez naiz inoiz berritzailea izan gaietan. Adierazia ez bada aldatzen, adierazpena aldatu behar duzu, eta hor egin dut ahalegina” (Berria, 2019-05-08). Irautera (Elkar, 2019) izan daiteke, apika, haren heldutasuna erakusten duen lan aipagarriena: “Uste dut liburu hau bizitzaren erdian egin dudala, eta badela atzera begirako lan bat, baina, aldi berean, aurrera begirakoa ere bai” (Deia, 2019-10-06). Oraingoz galizierara (2021) eta katalanera (2022) itzulia da, eta laster ikusiko du argia gaztelaniaz.

Poesiarekin batera haur literatura da landu duen bigarren generoa. Geroago ekin zion, poeta gisa ibilbide luze bat egin ondoren, baina lehen liburuaren ondoren, Ebelina Mandarina (Erein, 2010), ia urtero argitaratu du bat. Horietako batzuk gaztelaniara itzuli dira.

Prentsako zutabegintza da hats luzez landu duen hirugarren generoa. Eskualdeko aldizkaria den Guaixe-n hasi zen idazten (1998-2003) eta hortik aurrera euskal hedabide nagusietan kolaboratu izan du erregularki: Euskaldunon Egunkaria (2002-2003), Berria (2003-2011) eta Argia (2003-2012 eta 2018tik gaur egun arte). Ahaztu gabe Ipar Euskal Herrian argitaratzen den Xirika: gazteon kazeta (2005-2007).

Poesia idazteaz gain, maite du poesiaren aldeko ekitaldietan parte hartzea: jaialdiak, topaketak, antologiak, errezitaldiak eta antzekoak. Une honetan ildo horreako bi webgune kudeatzen ditu: bata bere lan personalekin (Castillo Suarez) eta bigarrena sorkuntzari irekia, bere poemez gain argazki artistikoak eta gustuko poeten testuak jasotzen dituena (Iparraldeko neska). Orobat, sarritan izan da literatura lehiaketetako epaimahaikide.

Artikulu akademikoak idatzi ditu ondoko aldizkarietan: Sancho el Sabio, Hermes eta Bat: Soziolinguistika aldizkaria.

Euskaltzaindian Sustapen batzordeko kide da 2021etik.

Sari eta beka hauek irabazi ditu: Iruñeko Udala: Egile Berrientzako Literatur Lehiaketa (1998, 1999); Ernestina de Champourcín poesia lehiaketa (1999, 2002); Idazle gazteendako Francisco Yndurain saria (2000); Joseba Jaka literatur beka (2006); Lizardi saria (2009); Peru Abarka saria (2014); Juul saria (2011, 2014, 2016, 2018) eta Burlatako Axular Kultur Elkartearen Ekilore saria (2023).

Poesia

1999 Amodio galduak (Iruñeko Udala)

2000 Bitaminak (Iruñeko Udala)

2000 Iragarki merkeak (Arabako Foru Aldundia)

2000 Mugarri estaliak (Susa)

2003 Madarikazioa (Arabako Foru Aldundia)

2004 Spam poemak (Elkar)

2006 Bala hutsak (Elkar)

2008 Souvenir (Elkar)

2012 Urtebetetze festa (Elkar)

2014 Zerua berun (Ibaizabal)

2019 Irautera (Elkar)

2021 Elurra elurraren gainean (Egilea editore)

2023 Alaska (Elkar)

Haur literatura

2010 Ebelina Mandarina (Erein)

2011 Nobio bat nire amarentzat (Elkar)

2011 Muxurik nahi? (Mezulari)

2012 Krispeta hegalariak (Elkar)

2013 Erikaren ttilikak (Aizkorri)

2014 Amalia eta Amelia (Denonartean)

2015 Agur, Agur! (Erein)

2016 Paxkalin (Elkar)

2017 Nemo kapitainaren azken bidaia (Erein)

2018 Mainamikirri (Fanietorri)

2022 Mel eta ehun goibel (Denonartean)

Antologiak

2001 A ponte das palabras: Poesía vasca 1990-2000 = Hitzezko zubia : euskal poesia 1990-2000 (Letras de cal)

2005 Poetikak & Poemak (Erein)

2005 Un puente de palabras (Atenea)

2012 Forked tongues (Shearsman Books)

2019 Poesia és estimar (XXI Festival de Poesia de la Mediterrània)

2019 Lurra eta dardara (Balea zuria)

2020 Bideko hitza: euskal poema modernoaren antologia (1951-2019) (Alai)

Besterik

2004 Nafarroa oinez 25 urte (Iñigo Aritza Ikastola ; Altafaylla Kultur taldea)

2024 Oihangintzako eskuliburua / Ramón Andrés [itzul.] (Pamiela)

Erlea aldizkarian

2017 Memoria [11. zk.]

Batzordeak eta lantaldeak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper