Euskaltzaindia Sarako Idazleen Biltzarrean izan zen atzo, martxoaren 28an. Saltokia izateaz gain, Euskararen Erakunde Publikoaren babesarekin argitaratu duen Euskal Literaturaren Antologiaren egitasmoaren lehen liburukia aurkeztu du: Erdi Arotik Errenazimentura.
Euskal Literaturaren Antologia. Testuak eta argibideak egitasmoa Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa Batzordea lantzen ari da. Batzordeko bi kidek, Karlos Otegi eta Jon Casenavek, egin zuten aurkezpena eta eurekin Andres Urrutia euskaltzainburua izan zen, baita Mathieu Bergé EEPko lehendakaria ere.
Egitasmoaren koordinatzailea den Karlos Otegiren aurkezpen-hitzak ekarri ditugu hona.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
Bestalde, Biltzarrean Joan Errearen Aita deitzen zen gizona (A man called Aita) aurkeztu zen. Pamielarekin argitaratu den edizioa Pello Salaburu euskaltzain osoak paratu du.