Gaur, martxoaren 15ean, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan 2015eko Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak banatu dituzte Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak. Bi erakundeok antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusia.
Sariok Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkariak eta Adolfo Arejita Iker sailburuak eman dituzte.
Hauek dira 2015eko saridunak:
A MAILAko sariak:
Narrazioa
- Lehen saria: Itsasoari begira. Egilea: Edurne Bastida Larrea (Azpeitia - Gipuzkoa). Azpeitiko Urola ikastola. Irakaslea: Mikel Sarasua
- Bigarren saria: Obsesioa. Egilea: Naia Aiestaran Iparragirre (Beasain - Gipuzkoa). Beasaingo Bigarren Hezkuntzako Institutua (BHI). Irakaslea: Joxemari Urrestarazu
- Hirugarren saria: Bizitzaren margoak. Egilea: Elene Etxaniz Uribe (Ondarroa - Bizkaia). Ondarroako Zubi Zahar ikastola. Irakaslea: Noemi Uribe
Olerkia
- Lehen saria: Hareazko erlojua. Egilea: Naroa Muñoz Olaizola (Azpeitia - Gipuzkoa). Azpeitiko Urola ikastola. Irakaslea: Mikel Sarasua
- Bigarren saria: Barkamenaren hazia. Egilea: June Manjarrés Castro (Oiartzun - Gipuzkoa). Oiartzungo Haurtzaro ikastola. Irakaslea: Maider Lekuona
- Hirugarren saria: Haizearen xuxurla. Egilea: Edurne Bastida Larrea (Azpeitia - Gipuzkoa). Azpeitiko Urola ikastola. Irakaslea: Mikel Sarasua
B MAILAko sariak:
Narrazioa
- Lehen saria: Isiltasunean lagun. Egilea: Olaia Gerendiain Ruiz de Gauna (Pasai Antxo - Gipuzkoa). Pasaia-Lezo Lizeoa. Irakaslea: Julen Ezkurdia
- Bigarren saria: Gezurra. Egilea: Maddi Aiestaran Iparragirre (Beasain - Gipuzkoa). Beasaingo Bigarren Hezkuntzako Institutua (BHI). Irakaslea: Joxemari Urrestarazu
- Hirugarren saria: Hitzez sortutako bidaia. Egilea: Zuriñe Ruiz Muruzabal (Pasai Antxo - Gipuzkoa). Pasaia-Lezo Lizeoa. Irakaslea: Julen Ezkurdia
Olerkia
- Lehen saria: Hitzak hots. Egilea: Idoia Granizo Uribarrena (Altsasu - Nafarroa). Altsasuko Bigarren Hezkuntzako Institutua (BHI). Irakaslea: Ekaitz Goikoetxea
- Bigarren saria: Tonalitate bakarra. Egilea: Irene Nogueira Ureña (Legutio - Araba). Duranako Ikasbidea Ikastola. Irakaslea: Itsaso Azkarraga
- Hirugarren saria: Heldutasuneranzko bidean. Egilea: Saioa Ventura Iturralde (Eugi (Esteribar) - Nafarroa). Burlatako Askatasuna Ikastetxea.
Epaimahaikoak
Urtero bezala, aurten ere literatura eremuko pertsona adituek osatu dituzte epaimahaiak, betiere Euskaltzaindiak izendatuta. Aurtengo epaimahaikoak hauek izan dira:
- A mailan: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Manu Lopez Gaseni
- B mailan: Miren Billelabeitia, Amaia Jauregizar eta Jabier Rojo Cobos