Datorren ostiralean, urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egingo du Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, eguerdiko 12:00etan, 2015. urtean hil ziren ondoko euskaltzainak omentzeko: Juan Garmendia Larrañaga, Joshua A. Fishman, Emile Larre, Joseph Camino, Suzuko Tamura eta Jan Braun.
Andres Urrutia euskaltzainburuak hasiera emango dio bilkurari. Ondoren, hilberri txostenak irakurriko dira:
- Juan Garmendia Larrañaga (1926-2015) ohorezko euskaltzaina. Jose Mari Velez de Mendizabal euskaltzain urgazleak irakurriko du txostena.
- Joshua A. Fishman (1926-2015) ohorezko euskaltzaina. Mikel Zalbide euskaltzain osoak irakurriko du.
- Emile Larre (1926-2015) euskaltzain emeritua. Janbattitt Dirassar ohorezko euskaltzainak irakurriko du.
- Joseph Camino (1927-2015) ohorezko euskaltzaina. Xipri Arbelbide ohorezko euskaltzainak irakurriko du.
- Suzuko “Ainhoa” Tamura (1934-2015) ohorezko euskaltzaina. Sho Hagio euskaltzale japoniarrak egin du txostena. Aizpea Goenaga idazle, antzerki zuzendari eta Etxepare Institutuko zuzendariak irakurriko du.
- Jan Braun (1926-2015) ohorezko euskaltzaina. Xabier Kintana euskaltzain osoak irakurriko du.