Jurgi Kintana historialariak Azkue. Bilbotar ezezaguna liburua aurkeztu du Bilbon. Lanak Bilboko Udalak antolatutako Miguel de Unamuno XV. Saiakera Lehiaketaren 2014ko deialdiaren euskarazko modalitateko saria jaso zuen. Erein argitaletxearen eskutik plazaratu da.
Argitaletxeak dioenez, "liburu honetan Azkueren bizi-ibilbide ezezaguna kontatzen da". Izan ere. "Azkue, topikoak dioenaz bestera, ez zen izan euskal baserri mundutxoan isolatuta bizi zen folklore biltzaile iluna. Euskal Herriko bizitza sozial, politiko eta kulturalean bete-betean parte hartu zuen, eta Europarekin harreman zuzenak izan zituen".
Hala, bada, besteak beste, "Azkueren haurtzaroa eta gaztaroa, militantzia politikoak, musikari garaiak, nazioarteko bidaiak, Euskaltzaindia sortzeko borrokak eta frankismopeko azken urteak" kontatzen ditu Jurgi Kintanak