Urriaren 29an Ondarearen Europako Jardunaldietako hirugarren eta azken hitzaldia egin zen Euskaltzaindian. Mikel Aizpuru UPV/EHUko irakasleak "Norteko ferrokarrila: trena bertsolarien ahotan" hitzaldia eman zuen. Oihana Iguaran bertsolariak lagundu zuen mintzaldian.
Hitzaldian, trenak bertsolariengan izan duen eragina aztertu zuen, hots, trenaren inguruko gertaerak nola azaldu diren bertsotan kontatu zuen. Oihana Iguaranek bertso batzuk bota zituen.
Euskaltzaindiak "Burdina eta euskara" berariazko egitaraua prestatu du, aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzeko. Aurreko saioetan hauek izan dira hizlari: Mikel Gorrotxategi eta Jabier Kaltzakorta.
Hitzaldi guztiak entzun ondoren bisita gidatua egin da Akademiaren egoitzara, Aritz Abaroaren eskutik.