Andres Urrutia notario eta euskaltzainburuak eta David Mota ikertzaileak "Jesus Maria Leizaola 2015" saria irabazi dute ex aequo.
Saria Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) sortu zuen 1990ean eta euskal autonomiarekin lotutako gaiei buruzko ikerketak egiten edota aztertzen dituzten ikertzaileen lanak sustatzea eta ezagutaraztea du xede.
Andres Urrutiak aurkeztutako lana honako hau da: "Lengua vasca, cooficialidad lingüística y relaciones jurídicas inter privatos. Análisis desde la perspectiva del euskera en el Derecho privado español, en el francés y en el de la Unión Europea".
David Motaren lana "Un sueño americano. El Gobierno Vasco en el exilio y Estados Unidos (1937-1979)" da.