Urriaren 22an 2015eko Ondarearen Europako Jardunaldien bigarren hitzaldia egin zen Euskaltzaindiaren egoitzan. Jabier Kaltzakorta euskaltzain osoak "Olak eta burdingintza euskal literaturan" hitzaldia eman zuen.
Burdinak euskal literaturan utzi duen arrastoaz mintzatu zen.
Azken hitzaldia datorren ostegunean izango da, hilaren 29an. Mikel Aizpuru UPV/EHUko irakasleak "Norteko ferrokarrila: trena bertsolarien ahotan" hitzaldia emango du. Bertsolariek nola ikusten zuten trenbidea aztertuko du. 18:00etan gaztelaniaz eta 19:00etan euskaraz.
Aurrekoak bezala, hitzaldia Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15, Bilbo) izango da. Ondoren, bisita gidatua egingo da.
Informazioa: 94-4158155 (9:00etatik 14:00etara). Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.