Aurten ere Euskaltzaindiak Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ekimen horren 2015eko goiburua -"Burdina"- bere egin du Akademiak eta "Burdina eta euskara" izeneko hitzaldi zikloa antolatu du.
Burdina eta euskararen arteko lotura hizpide, hiru hitzaldi antolatu ditu Euskaltzaindiak:
- Urriaren 20a, asteartea: "Burdinaren lorratza euskal toponimian". Mikel Gorrotxategi Onomastika zerbitzuko arduraduna burdinak gure geografian utzi duen lorratzaz mintzatuko da: meategiak, burdinolen izenak... 18:00etan gaztelaniaz eta 19:00etan euskaraz.
- Urriaren 22a, osteguna: "Olak eta burdingintza euskal literaturan". Jabier Kaltzakorta euskaltzain osoak burdinak euskal literaturan izan duen eragina eta utzi duen arrastoaz hitz egingo du. 19:00etan, euskaraz.
- Urriaren 29a, osteguna: "Norteko ferrokarrila: trena bertsolarien ahotan". Mikel Aizpuru UPV/EHUko irakasleak bertsolariek nola ikusten zuten trenbidea aztertuko du. 18:00etan gaztelaniaz eta 19:00etan euskaraz.
Hitzaldi guztiak Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15, Bilbo) egingo dira. Hitzaldi bakoitzaren ondoren bisita gidatua egingo da Akademiaren egoitzara.
Informazioa: 94-4158155 (9:00etatik 14:00etara). Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.