Euskaltzaindiko ordezkari gisa, Andres Iñigo eta Sagrario Aleman euskaltzainek Iruñeko Udaletxetik ikusiko dute txupinazoa. Izan ere, aurten, beste hainbat erakundetako kideekin batera, Akademiako kideak gonbidatu ditu Udalak, sanferminen hasiera Udaletxeko balkoitik bizi dezaten.
Aurten 150 urte bete dituen Iruñeko Orfeoiak eta sanferminetan zuri-gorriz jantzi zen lehen peñako ordezkariek, La Veletakoek, botako dute txupinazoa. Iruñeko Orfeoiaren izenean Javier Aranegik jaurtiko du, eta La Veleta peñarenean, berriz, Chantal Estradak.
1936an, La Veletako kide asko fusilatu zituzten frankistek; horien artean Honorino Arteta zen, Chantal Estradaren aitatxia, baina bera ez zen hil. Hankan zauria zuela, erbestera alde egin zuen.