Juan San Martin bekaren aurtengo edizioak Etnologia izango du ikerketa esparru. Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin, San Martinen izena duen ikerketa-bekarako deialdi berria egin du jada. Eskaerak eta gainerako agiriak aurkezteko epea irailaren 1etik urriaren 9ra arte egongo da zabalik.
Juan San Martin bekak helburu bikoitza du, euskarazko ikerketa sustatzea, eta Juan San Martin euskaltzain eta ikertzaile eibartarra omentzea.
Beka 9.000 eurokoa da. Besteak beste, hauek dira bekaren ezaugarriak: proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira. Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da. Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du. Eskaerak Eibarko Udaletxeko Pegoran (Herritarren Zerbitzurako Bulegoan) aurkeztu beharko dira. Oinarriak eta informazio osagarria hemen daude kontsultagai.