Datorren asteazkenean, martxoaren 18an, 2014ko Resurreccion Maria Azkue sariak banatuko dituzte Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak. Edizio honetako irabazleak bertan izango dira. Sari-emate ekitaldia goizeko 11:30ean hasiko da.
Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusia.
Bi genero saritzen dira Azkue Sarietan: narrazioa eta olerkia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila, 10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 14 eta 17 urte bitartekoentzat.
Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak emango dituzte sariak.