Patxi Salaberri Zaratiegi hizkuntzalari eta euskaltzainak parte hartu du Kantabriako Centro de Formación de Profesores (CEP) zentroan toponimiari buruz egiten ari den ikastaroan. Ikastaroa Alberto González irakasleak zuzentzen du eta "Toponimia macro y micro en Cantabria: un gran patrimonio inmaterial" izena du.
Patxi Salaberrik "Acerca de la normativización y normalización de nuestra toponimia: el caso vasco" izeneko hitzaldia eman zuen otsailaren 26an.