Euskal Herriko lurralde guztietako herrien euskal izenak -udal izenak, Nafarroari dagokionez-, izen ofizialak eta herritarren izenak mapa digital batean bildu ditu UZEIk. Euskal Herriko Mapa Digitala da, eta Euskaltzaindiak plazaratutako herri-izenei buruzko arauetako informazioan oinarritzen da.
Hamar dira Euskaltzaindiak zabaldutako arauak, mapa prestatzeko UZEIk erabili dituenak. Hona zerrenda:
- 92. araua: Zuberoako herri izendegia
- 99. araua: Zuberoako herri eta herritarren izenak
- 108. araua: Lapurdiko udal izendegia
- 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia (I)
- 128 araua: Nafarroa Behereko herri izendegia (II)
- 133. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia (III)
- 140. araua: Gipuzkoako herri izendegia
- 145. araua: Bizkaiko herri izendegia
- 150. araua: Arabako herri izendegia
- 155. araua: Nafarroako udal izendegia
Informazio gehiago UZEIren webgunean.