|
Datorren asteazkenean, urtarrilaren 14an, Donostiako Udalak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatuko dute. Udalaren izenean Juan Karlos Izagirre alkateak sinatuko du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Ekitaldia goizeko 11:15ean izango da, Donostiako Udaletxean.
Izagirre eta Urrutiarekin batera hauek izango dira: Nerea Txapartegi, Donostiako Udal Gobernuaren Euskara arduraduna, Andoni Sagarna Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaria eta Erramun Osa Akademiaren idazkariordea.