Datorren ostiralean, urtarrilaren 30ean, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egingo du Bilbon, Akademiaren egoitzan, goizeko 12:30ean, euskaltzain hauek omentzeko: Peli Martin, Jose Antonio Retolaza eta Xabier Aranburu.
Hau izango da egitaraua:
- Andres Urrutia euskaltzainburuaren mintzaldia.
- Peli Martin Latorre euskaltzain urgazlearen hilberri txostena Manu Ruiz Urrestarazu ohorezko euskaltzainak irakurriko du.
- Jose Antonio Retolaza ohorezko euskaltzainaren hilberri txostena Luis Baraizarra ohorezko euskaltzainak irakurriko du.
- Xabier Aranburu euskaltzain urgazlearen hilberri txostena Joxe Mari Iriondo ohorezko euskaltzainak irakurriko du.