Urtero bezala, Durangoko Azokan izan da Euskaltzaindia. Abenduaren 5etik 8ra bitartean egin den Azokan, saltokia jarri du Akademiak eta urte osoan kaleratutako liburuak izan ditu salgai. Iazko urtearekin alderatuta, Euskaltzaindiak salmentak handitu ditu.
Bisitari ugari hurbildu dira erakusmahaira. Gehien saldu diren liburuak hauek dira: Harri eta herri, Sociedad y lengua vasca en los siglos XVII y XVIII eta Linguae Vasconum Primitiae.
Abenduaren 6an, Xarles Videgain izan zen bertan eta Euskararen Herri Hizkeraren Atlasari buruzko azalpenak eman zizkien eskatu zuten pertsona guztiei.