Duela guti Euskaltzaindiaren webgunearen Hizkuntza baliabideen sailean diren hiztegietan berri bat sartu da "Bestelako hiztegiak" izeneko azpisailan: Latina-euskara hiztegia.
Hiztegi honen egilea Junes Casenave-Harigile euskaltzain ohorezkoa da. Idazle gisa biziki emankorra izan da eta da Aita Casenave. Hogei bat pastoral idatzi ditu zubereraz, Testamentu berria zubereraz itzuli eta elizarako beste hiru euskal liburu, bi hiztegi (frantsesa-zuberera, zuberera-frantsesa), bi olerki bilduma, hiru ipuin bilduma, bi saiakera, zubereraz edo euskara batuaz... eta hiztegi hau 2002an.
Aita Casenave irakaslea eta kolegio zuzendaria izan zen. Latina irakatsi zuen, besteak beste. Bigarren hezkuntzan latina ikasi zuen eta gero apaizgaitegian teologia eta filosofia ikasketak latinez egin zituen. Lanak latinez egiten ziren.
Hiztegi honetan latin herrikoiak eta arkaikoa bazter utzi ditu, latin klasikoari lehentasuna emanez lexikoa egiteko. Definizioak ez ditu ematen, adibideak edo aipamenak ez ere. Beraz aitzinsolasean Txomin Peillen euskaltzainak azpimarratzen duen bezala, hiztegi hau zerbait latin dakitenentzat egina da edo hastapen bat nahi dutenentzat. Euskarak zer zor dion latin klasikoari agertzen zaigu.