Urriaren 16an eta 17an, Mendebalde Kultura Alkarteak XVIII. Jardunaldiak egin zituen "Hibridismo dialektala" gaiaren inguruan. Jardunaldien amaieran, Andolin Eguzkitza idazle, hizkuntzalari eta euskaltzain osoa omendu zuten.
Jardunaldiok Euskaltzaindiaren egoitzan egin ziren. Hori dela-eta, Andres Urrutia euskaltzainburuak ongietorria eman zien Mendebalde Alkarteko kideei, eta Kaxildo Alkorta zuzendariaren ondoan izan zen, jardunaldion aurkezpena egiteko unean.
Bi egunotako hitzaldiak eta gogoetak entzun ondoren, omenaldiaren unea heldu zen. Iñaki Sarriugartek gorazarre egin zion Andoni Eguzkitzari eta ondoren Kaxildo Alkortak oroigarria eman zien Edurne eta Iñaki Eguzkitza Andolinen neba-arrebei.