Datorren ostegunean, urriaren 16an, Mendebalde Kultura Alkarteak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute Bilbon, goizeko 11:30ean, Euskaltzaindiaren egoitzan. Mendebalderen izenean Kaxildo Alkorta zuzendariak sinatuko du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Bi erakundeon arteko elkarlana euskararen normalizaziorako proposatzen diren egitasmoen inguruan gauzatuko da, euskararen jakitean, erabileran zein haren aldeko sustapenaren ikerketan, dibulgazioan eta sentiberatzean batez ere.
Euskaltzaindiak garatzen diharduen Lexikoaren Behatokia elikatzeko asmoz, Mendebalde Kultur Alkarteak argitaraturikoaren euskarazko testu-multzoa Akademiaren eskuetan jarriko duela jasotzen du hitzarmenak.