Euskaltzaindiak urtarriletik uztaila bitartean kaleratu dituen liburuak bildu dira hemen, horien artean "Iker", "Euskaltzainak" edota "Joanes Etxeberri" bildumetako azken lanak daudela. Hauek dira: Lehen Mundu Gerra "Eskualduna" astekarian; Le fondement moral des droits culturels de l'homme (Kultura eskubideen oinarrietikoak); Amodioaren Martirra. Dolores emazte bat berthutez bethea; Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri; Narrazioak eta olerkiak 2013; eta Euskara eta hizkuntzak, gizartean, hiru liburukitan kaleratu den argitalpena. Era berean, Akademiak hainbat argitalpen jarri ditu webgunean. Horien artean, "Hitz-elkarketa" atal berrian jarri dituen lanak daude.
IKER BILDUMA
Iker bilduman hiztegigintzaz, gramatikaz, onomastikaz, literaturaz edota dialektologiaz diharduten lanak argitaratzen dira.
Lehen Mundu Gerra "Eskualduna" astekarian
Bilduma: Iker, 30
Egilea: Eneko Bidegain
Editorea: Mondragon Unibertsitatea - Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 19 €
Eneko Bidegainek 2012an aurkeztutako doktore tesiaren bertsio ukitua eta laburtua da Lehen Mundu Gerra “Eskualduna” astekarian. Bi tesi zuzendari izan zituen: Xarles Videgain (Bordaux 3 – Michel de Montaigne Unibertsitatea) eta Josu Chueca (Euskal Herriko Unibertsitatea).
Tesiaren helburua hau da: duela mende bat, Ipar Euskal Herrian ondorio ikaragarriak izan zituen Lehen Mundu Gerran (1914-1918), zein eragin izan zuen Eskualduna astekariak ikertzea; hots, euskaldunek Lehen Mundu Gerran parte hartzeari begira, zein izan zen astekariaren jarrera. Bidegainek argitu bezala, “ez gara edozein astekariz ari, XX. mende hasieran eta gerla garaian Ipar Euskal Herrian gehien zabaldua zen agerkaria baitzen”.
Liburuaren aurkibidea (PDF, 75,4 KB)
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
EUSKALTZAINAK BILDUMA
Bilduma honetan euskaltzain izan diren eta direnen obrak eta eurei buruzko azterketak argitaratzen ditu Akademiak. Bestalde, Euskaltzaindiaren historiarako esanguratsu gertatu diren hainbat egileren lanak ere kaleratzen ari dira bilduma horretan.
Amodioaren Martirra. Dolores emazte bat berthutez bethea
Bilduma: Euskaltzainak, 21
Egilea: Ernest Daudet
Sarrera, edizio kritikoa, hiztegia eta edizio modernoa: Xabier Altzibar
Editorea: Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 14,25 €
Ernest Daudet frantses idazlearen (1837-1921) nobela baten euskarazko moldaketa da. Protagonista nagusia Dolores da, ijito alaba, eta, harekin batera, Salbador, markes pobretu baten semea; bada hirugarren pertsonaia garrantzitsu bat, Eusebia, neskato noble eta aberatsa. Hiruren artean osatzen dute amodio-triangelua. Frantses Iraultzaren aitzineko eta ondoko jazoeretan kokatua dago (1770 -1794); azken atala, monarkia berrezarriaren garaian.
Altzibarrek azaldu bezala, "folletoi-nobelaren barruan kokatzen da eta horri dagozkion ezaugarriak ageri dira: gertaeren erreberritze ziklikoa; egoera dramatiko ugari (are egiantzekotasunik gabeak, korapiloaren batasunari eusteko asmoz); Ongiaren eta Gaizkiaren arteko borroka (Ongia, monarkia; Gaizkia, Iraultza edo Errepublika); esajerazioa, patetismoa, etab".
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri
Bilduma: Euskaltzainak, 22
Prestatzailea: Jean-Baptiste "Battittu" Coyos
Editorea: Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 11,40 €
Liburuak Gure Herria aldizkarian 1924tik 1939ra argitaratu ziren zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri bilduma bat eskaintzen du.
Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri liburuak azpititulua du: "Gure Herria aldizkariaren idazleak (1924-1939)". Hitzaurrea egin duen Jean-Louis Davant euskaltzainak azaltzen duen bezala, "munduko bi gerla handien artean, zuberotar prosalari gazte andana bat agertu zen Gure Herria aldizkarian, istorio eta ipuinak sotilki kontatuz".
Hala, bada, Coyosek belaunaldi horretako zortzi autoreren idazlan batzuk berpizten ditu. Hogeita hamar testu aukeratu ditu: narrazioak, ipuinak, alegiak "eta sailkatzeko errazak ez direnak".
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
Le fondement moral des droits culturels de l'homme. (Kultura eskubideen oinarri etikoak)
Bilduma: Euskaltzainak, 23
Egilea: Piarres Xarriton
Editorea: Euskaltzaindia
Hizkuntza: Frantsesa - euskara
Prezioa: 14,25 €
Liburu hau idaztean, asmo zehatza izan du Piarres Xarritonek: "Herri orok baduela herri bat izaiteko eskua nahi nuke ikusi eta erakutsi. Irakatsi ere zergatik duen eskubide hori fedearen argitan". Herri bat izateko eskubidea esaten duenean, Xarritonek oso kontuan hartzen du kultura. "Kulturak emaiten dio herriari herritasuna, kulturaren iraupena da herriaren iraunpide bakarra".
Elizari buruz hitz egiten da lan honetan, eta “fedearen argitan” egiten da, egileak doen bezala. "Elizaren altzoan haziak eta haren zerbitzuan higatuak garen batzuk bagara bizkitartean oraino gure herrian", argudiatzen du. Horiek horrela, "giza-jakintzen laguntzarekin lehiatuko gara elizaren irakaspenari erro sendoagoak emaiterat. Ez baita sekulan ahantzi behar, San Tomas Akinokoaren arabera “Graziak ez duela nehoiz Naturaleza suntsitzen” ez eta beraz Fedeak ukatzen Jakintza."
Liburuaren aurkibidea (PDF, 432 KB)
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
RESURRECCION MARIA AZKUE SARIAK
Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero deitzen dute lehiaketa hau, eta urtero argitaratzen dute liburua. Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea dute helburu nagusi sari hauek.
Narrazioak eta olerkiak 2013
Egilea: BatzukEditorea: Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 2,85 €
Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatutako 2013ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazioak eta olerkiak batzen dira liburu honetan. Hauek dira egileak: Maddi Aiestaran, Olatz Bereziartua, Anne Agirre, Lorea Azpiazu, Naia Ordorika, Aiora Amenabar, Lourdes Ondaro, Markel Txasko, Ane Saiz, Maialen Akizu eta Inhar Esnaola.
Liburuaren aurkibidea (PDF, 24,3 KB)
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
JOANES ETXEBERRI BILDUMA
Etxeberri bilduman (EHS) euskararen historia soziolinguistikoari buruzko lanak -agiriak eta ikerlanak, idazlan berriak eta lehendik sakabanatuta daudenak- biltzen dira.
Euskara eta hizkuntzak, gizartean
Bilduma: Joanes Etxeberri, 2, 3 eta 4Egilea: Joseba Intxausti
Argitaratzailea: Euskaltzaindia
Hizkuntza: euskara
Liburu bakoitzaren prezioa: 14,25 €
Argitalpena hiru liburukitan kaleratu da: I. Aitorpenak. Ekinbideak; II. Jarrerak. Politikak. Pedagogiak; III. Erlijioak. Eliza kristauak. Hiru liburukiok Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioarekin laguntzarekin argitaratu dira.
Euskara eta hizkuntzak, gizartean argitalpenak euskara eta hizkuntzen historia sozialaz autoreak 50 urtetan idatzitako artikulu-sorta bat biltzen ditu. 1963tik 2010erako tartean argitaratutako lanak dira guztiak.
Hizkuntza ugariren albisteak jasotzen ditu argitalpenak, batez ere euskarari dagozkionak, baina baita beste hainbat hizkuntzaren berriak ere, betiere euskararen historia argitzen lagun dezaketenak.
Lehenengo liburukiaren aurkibidea (PDF, 43,3 KB)
Bigarren liburukiaren aurkibidea (PDF, 42 KB)
Hirugarren liburukiaren aurkibidea (PDF, 42,6 KB)
Hirugarren liburkiaren aurkibide orokorra (PDF, 87,4 KB)
Hiru liburukiak eskuratzeko sakatu hemen.
Argitalpen digitalak
Bestalde, denbora-epe horretan, ondoko liburu hauek sarean jarri ditu Akademiak:
- Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak
- Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian
- Euskera agerkariaren 2012ko zenbakiak: Euskera 2012,1-2 eta Euskera 2102,3
- Gasteizko Toponimia IV, Langraiz
- Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan
- Jon Mirande, olerkaria
- Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geo-linguistikoa
Horrez gainera, ondoko hauek ere sarean jarri dira:
- "Hitz-elkarketa" atal berria zabaldu da.