Uztailaren 18an, Euskaltzaindiaren egoitzan egin zen ekitaldian, Akademiak izendatu berri dituen ohorezko euskaltzainek diplomak eta Euskaltzaindiaren ikurra jaso zituzten. Hona ekarri ditugu euren hitzak, baita Xabier Kintana idazkariak esan zituenak ere.
Hamabi ohorezko euskaltzain izendatu zituen Akademiak, maiatzaren 30ean, Donostian eginiko Osoko bilkuran: Paulo Agirrebaltzategi, Angel Aintziburu, Dionisio Amundarain, Xabier Amuriza, Xipri Arbelbide, Antonio Campos, Maite Idirin, Mixel Itzaina, Jon Landaburu, Joan Martí, Martin Orbe eta Manu Ruiz Urrestarazu. Joan Martí izan ezik, beste guztiak ekitaldian izan ziren. Martík ez zuen etortzerik izan, eta aurrerago eskuratuko ditu Euskaltzaindiko diploma eta ikurra.
Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariordeak egin zituen aurkezpen lanak, eta ohorezko euskaltzainen biografia eta merezimenduak aipatu zituen. Ekitaldian, Xabier Kintana idazkariak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak hartu zuten hitza. Era berean, Ander Berrojalbiz biolin jotzaileak eta Maider Lopez biola jotzaileak parte hartu zuten euren musikarekin.
Paulo Agirrebaltzategiren hitzak 31,3 KB
Dionisio Amundarainen hitzak 31,6 KB
Xabier Amurizaren hitzak 31,5 KB
Xipri Arbelbideren hitzak 46,8 KB
Antonio Camposen hitzak 16,4 KB
Jon Landabururen hitzak 31,9 KB
Manu Ruiz Urrestarazuren hitzak 28,1 KB
Xabier Kintanaren hitzak 43,7 KB