Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren (EHHA) V. liburukia ipini du Euskaltzaindiak bere webgunean ikusgai eta entzungai. Bi eratara, hain zuzen ere. Liburukiaren testu osoa PDF formatoan irakur daiteke osorik. Liburuki honen berrikuntza garrantzitsua da, lekukoek emandako erantzunak entzun ere egin daitezkeela.
Akademiarentzat ahalegin handia eskatu du, paperean dauden erantzun guztien entzunezko ordainak modu sailkatuan eta erraz kontsultatzeko eran ipintzeak.
Atlasaren VI. liburukia oraintsu argitaratu da paper-liburu gisa eta Gasteizen aurkeztu. Orain arteko bideari jarraiki, hurrengo liburukiak ere aldiro-aldiro sarera isurtzen joango da Euskaltzaindia.