"Txillardegi eta euskal idazleak" du izenburua gaur hasi eta asteazkena bitartean Donostiako Miramar Jauregian ematen ari den ikastaroak. EHUko udako ikastaroen barruan egiten ari da, eta Unibertsitatearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlanari esker antolatu da. Ikastaroak egungo literaturan Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" hizkuntzalari, idazle eta euskaltzain urgazleak utzi duen aztarna aztertzea izango du helburu.
Fito Rodriguez EHUko irakaslea da ikastaroaren zuzendaria. Berarekin batera, honako hauek izango dira hizlariak: Ander Iturriotz, Koldo Izagirre, Alaitz Aizpuru, Marcos Zapiain eta Dorleta Urretabizkaia.