Narrazioak eta olerkiak 2013 liburua kalean da. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatutako 2013ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazioak eta olerkiak batzen dira liburu honetan. Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero deitzen dute lehiaketa hau, eta urtero argitaratzen dute liburua. Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea da sarion helburua.
2013an, hauek izan ziren irabazleak: Maddi Aiestaran, Olatz Bereziartua, Anne Agirre, Lorea Azpiazu, Naia Ordorika, Aiora Amenabar, Lourdes Ondaro, Markel Txasko, Ane Saiz, Maialen Akizu eta Inhar Esnaola.
Epaimahaikideak hauek izan ziren: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta, A mailan; eta Joseba Butron, Amaia Jauregizar eta Jabier Kaltzakorta, B mailan.
Liburuaren aurkibidea (PDF, 24,3 KB)
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.