Atzo, otsailaren 13an, Aurelia Arkotxak eta Itxaro Bordak eman zuten Harri eta herri liburuaz, eta oro har Gabriel Arestiren lanaz, egin diren jardunaldien hirugarren eta azken hitzaldia. Jardunaldiok Bilbo Zaharra Forumak antolatu ditu.
Jardunaldi horien lehenengo hitzaldia otsailaren 11n izan zen, eta Anjel Lertxundik eta Kirmen Uribek eman zuten; bigarrenean, otsailaren 12an, Jon Juaristi eta Karmelo Landa aritu ziren.
Klasikoen 7. irakurraldi jarraitua ekainean egingo da, Bilboko Arriaga Antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.